2016ko otsailaren 22ko kronika
Realak San Mamesen irabazi eta bolada onarekin jarraitzen du
Realak Athletic Club garaitu du San Mamesen jokatutako derbia. Gipuzkoarren partida azkar eta intentsu batean, Jonathasen gol bikain bat 17.minutuan nahikoa izan da hurrezko hiru puntu lortzeko. Talde bizkaitarrak bigarren zatian sartu nahi izan du neurketan, baina Reala sendo eta erabakita agertu da laugarren garaipena segidan lortzeko.
Realak ondo eragotzi du etxekoen hasierako bolada. Kosta egin zaie gipuzkoarrei jokoa sortzea lehen ordu laurdenean, geldiuneek ez dute lagundu, baina eroso sentitzen hasi dira. Hobekuntzarekin iritsi da Jonathasen gola, Velaren pase on bat jaso eta gero Iraizoz fusilatu du area hertzetik. Aurretik jarri eta gero, Eusebio Sacristanen gizonek ez dituzte galdu intentsitate eta kontzentrazioa. Athletic Clubek ez ditu espazioak aurkitu. Gertu izan da kanpokoen bigarrena, brasildarraren aukera garbi berri batean. Hobeto Reala lehen zatian.
Zurigorrien bultzada aldagelatik bueltan aktibatu da. Gipuzkoarrek buruarekin jokatu dute eta azken uneak arte ez dute lanik izan atzealdean. Athleticek Rulli frogatu du, baloi geldiko jokaldi batean lehendabizi, eta Muniainen saiakera batean ondoren. Hala ere, Realak ondo gestionatu ditu azken minutuak, erasoan agerraldiak izanik. Sekulako lana gaurko derbian garaipeneko pokerra lortzeko. Realak bolada onean jarraitzen du.
Fitxa teknikoa:
Athletic Club: Iraizoz, De Marcos, Gurpegi (kap), Laporte, Balenziaga, San Jose (Iturraspe, min.78), Beñat, Susaeta (Viguera, min.73), Muniain, Williams (Raul Garcia, min.37) eta Aduriz.
Real Sociedad: Rulli, Elustondo, Mikel, Iñigo, Yuri, D. Reyes (R.Pardo, min.68), Illarra, Xabi Prieto, Carlos V. (M. Bergara, min.75), Oyarzabal eta Jonathas (Zurutuza, min.91).
Gola: 0-1 Jonathas, min.17.
Epailea: Sanchez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Susaeta, San José, Aduriz, Muniain, Gurpegi, De Marcos eta kanpoko Illarra, Diego Reyes, Carlos V., Jonathas, Elustondo eta Rulli.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin