2016-17: Real Sociedad 1-1 FC Barcelona

Partida handiak gogoratuz

Vídeo

2016ko azaroaren 28an argitaratutako kronika


Harro

Realak izugarrizko neurketa jokatu du Barcelonaren aurka. Txuri-urdinek jokaera handia izan dute laurogeita hamar minutuetan. Garaipena ez dute lortu; bakarrik puntu bat batu dute. Hala ere, futboleko erakustaldia, duintasuna eta entrega goraipagarria izan da. Aurkariaren kalitatezko jokaldi batek berdinketa ipini du markagailuan Willian Joseren golaren ondoren bigarren zatiaren hasieran. Realak gehiago nahi eta merezi izan du. Azkeneko tartean epaileak Juanmiren gola bertan behera utzi du eta gero Carlos Velaren jaurtiketa zutoinarekin topatu da. Zure taldeaz harro egoteak ez du emaitzak balditzatzen. Gaurko partida adibide nabarmenena izan da.

Donostiarrek neurketa goraipagarria egin dute. Nagusi izan dira partida hasieratik. Zaleen bultzadarekin, etxekoek baloia menderatu dute eta behin eta berriz hurbildu dira Ter Stegenen atera. Xabi Prieto eta Carlos Velak aukera garbiak izan dituzte, baina gola gutxigatik ez da iritsi. Barcelonak, lehen zatian, ez du ia Realaren zelaian jokatu. Suarezek egin du kanpokoen jaurtiketa bakarra. Bigarren zatiaren hasieran txuri-urdinek merezi zuten gola lortu dute. Willian Josek gaueko lehen gola sartu du burukada zail baten bidez. Hainbeste izar dituen talde batek edozein momentutan aukerak sor ditzazke eta Messik berdinketa lortu du kanpokoen jokaldi on batean. Hala ere, Realak garaipena bilatu du eta bigarren gola sartu du. Velaren jaurtiketak zutoinean jo du eta Juanmik, aldaratzean, gola lortu du. Aurrelaria posizio egokian zegoen, baina laguntzaileak bertan behera utzi du gola. Ondoren Velaren jaurtiketa berri batek zutoinean jo du. Gauza gutxi egin daitezke hobeto. Badaude zapore oso ona duten berdinketak eta gaurkoa haietako bat da. Anoeta, zutik jarrita neurketaren amaieran, igarri du. Bere taldeaz harro.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, C. Martínez, Raúl Navas, I. Martínez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, X. Prieto (cap) (Canales, min.72), Carlos V., Willian J. (Juanmi, min.75) y Oyarzabal (Granero, min.85).

FC Barcelona: Ter Stegen, Sergi Roberto, Piqué, Mascherano, Jordi Alba, Sergio, Rakitic (Denis Suárez, min.46), André Gomes, Messi (cap), Suárez y Neymar.

Golak: 1-0: Willian J., min.53. 1-1: Messi, min.59.

Epailea: Gil Manzano. Horiak: C. Martínez, Zurutuza, Ter Stegen, Denis Suárez, Jordi Alba.

Asistentzia: 27.756 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!