2017-18: Real Sociedad 3-1 Athletic Club

Partida handiak gogoratzen

Vídeo

2018ko apirilaren28ko kronika


Nagusi

Derbia etxean gelditu da. Reala nagusi izan da Athletic Cluben aurka eta 3-1 irabazi du neurketa. Oyarzabalen golak eta San Josek bere atean sartutako bi golek hiru puntuak utzi dituzte Donostian.

Reala nagusi izan da hasieratik. Neurketaren jabetza izan du, baloia gehiago izan du eta aukerak izan ditu. Llorenteren burukadaren ondoren zurigorriek bere atean sartu dute gola. Canalesek kornerra atera du eta San Josek bere atera desbideratu du baloia. Realak nagusitasuna zuen eta abantaila lortu du. Arerioak ez du arrisku handirik sortu. Joko zuena bilatu du. Donostiarrek, aldiz, dinamika berdina izan dute eta aukerak iritsi dira. Ondorioz bigarren gola igo da markagailura. Januzajen pase ona eta Mikel Oyarzabalen errematea sareetara. 2-0 eta Anoeta gozatzen. Realak hirugarren gola sartzeko aukera izan du, baina Navasen jaurtiketa zutoinarekin topatu da eta ondoren Llorentek, aldaratzean, baloia kanpora bidali du oso gutxigatik.

Bigarren zatiaren hasieran hirugarren gola iritsi da. Canalesen erdiraketa berria eta San Josek bere atean sartu du berriro. 3-0eko markagailuaren garaipena berretsita zegoela zirudien, baina Athleticek diferentzia murriztu du Raul Garciak sartutako penaltiaren. Bizkaitarrek gertu izan dute bigarren gola. Williamsen burukada zutoinera joan da. Ondorengo minutuak zailak izan dira, baina Realak neurketaren nagusitasuna berreskuratu du partida lasaitzeko. Hala ere, azken minututan neurketa zoratu egin da. Ruben Pardok txartel gorria ikusi du eta intentsitatea handiagotu da. Derbia da.

Merezitako garaipena azken hiru neurketetan aukerak izateko. Amaierara arte borrokan jarraitu, LaLiga amaitu arte. Baina orain gozatzeko garaia da. Asko gozatzeko garaia. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Aritz (Odriozola, min.83), Llorente R., Raul Navas, De la Bella, Illarra (kap), Zurutuza, Januzaj (Zubeldia, min.90), Canales (R. Pardo, min.79), Oyarzabal eta Willian J.

Athletic Club: Kepa, De Marcos, Nuñez, I. Martínez, Balenziaga, San Jose, Iturraspe (kap) (Mikel Rico, min.73), I. Lekue (Susaeta, min.50), Raul Garcia, Cordoba (Muniain, min.68) eta Williams.

Golak: 1-0: San Jose (b.a.), min.15. 2-0: Oyarzabal, min.36. 3-0: San Jose (b.a.), min.54. 3-1: Raul Garcia (pen.), min.59.

Epailea: Sanchez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Illarra, Llorente R., Willian J. eta kanpoko Raul Garcia, De Marcos, Williams, Susaeta, Muniain, I. Martinez. R. Pardori txartel gorria erakutsi dio 85. Minutuan.

Asistentzia: 23.972 ikusle.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!