Europar kopako finalaurrekoa

Partida historikoa

Vídeo

Duela 35 urte Realak Europako Kopa txapelketa jokatu zuen. Talde txuri-urdina finalerdienetara iritsi zen eta apirilaren 6an joaneko partida jokatu zuen Hamburgoren aurka. Atotxa zalez beteta zegoen gipuzkoarrei animatzeko. Ez zen partida erraza izan. Alemaniar taldea oso indartsua zen eta partida hartan berretsi zuen. Realak barruan zuen joko guztia ateratzen saiatu zen. Aldiz, kanpokoek abantaila lortu zuten Rolffen burukadari esker. Hala ere, gipuzkoarrek berdinketa behin eta berriz bilatu zuten eta Gajateren golaren bidez lortu zuten. Garaipenaren bila joan ziren, baina berdinketa amaiera arte mantendu zen markagailuan eta kanporaketa ondorengo neurketan erabaki zen. Gaur partida historikoa oroitzen dugu 'Gogoratzeko golak' sailean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!