IGANDEAN ANOETAN

Partida Inklusiboena

Vídeo

Urriaren 5ean, 18:30ean, Anoeta estadioan egun berezia biziko dugu. LaLiga EA Sports-eko Reala eta Rayo Vallecanoren arteko neurketan urteko Partida Inklusiboena jokatuko da.

Real Sociedad Fundazioak sustatutako ekimen honetan, World Football Summit eta Integrated Dreams izango dira laguntzaileak. Ekintzaren helburua hainbat errealitate sozialei ikusgarritasuna ematea izango da eta kirolean zein gizartean aniztasunak duen garrantzia azpimarratzea. Partida hau hesiak apurtzeko tresna  indartsua izango da, baita pertsonak elkartzeko eta zelaitik haratago aukera ezberdinak sortzeko momentua ere. Helburu honekin, fundazioak ekintza eta jarduera programa integrala antolatu du, hainbat entitaterekin lankidetzan.

Partido Inklusiboenaren harira, hainbat ekintza gauzatuko dira, bai Anoetako Estadioaren kanpoan eta baita barruan ere:

Estadio kanpoan (ekitaldi guztiak 13. atean; argazkia 0 atean):

16:15 Familia argazki batekin hasiko gara Estadioko 0 atean. Argazki honetan erakunde ezberdinetako erabiltzaileek hartuko dute parte. Erakundeak: ADEMGI, AGIFES, ASPACE, ASPARGI, ATECE, ATZEGI, BEGISARE, BAE, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Fundación Why Not, Gautena, ONCE, KEMEN eta PAUSOKA.

16:45 – 17:15 Realeko jokalari ohien eta Real Sociedad Genuine taldearen arteko erakustaldi partida (13. atean).

16:45 -18:00 Penaltiak ONCErekin / Jolasak Begisare eta ColorADDekin / Photocall eta sinadurak AS-ekin Zona Verdaderamente Mixta gunean (13. atean).

16:45 – 17:45 Erakustaldi partida AGIFES y WHY NOT artean (13. atean).

17:30 – 18:00 Powerchair erakustaldia, Kemen – Duchenneren eskutik (13. atean).

16:30 – 18:00 Musika eta puzgarriak (13. atean).


Estadio barruan:

18:15ean Partida Inklusiboenaren aurkezpena hasiko da eta honi hainbat ekintzek emango diete jarraipena.

-Himnoa zeinu-hizkuntzan.

-Jokalariak zelaira irtengo dira Partida Inklusiboenaren kamisetak jantzita.

-Jokalarien eskutik irtengo diren haurrek ere Partida Inklusiboenaren kamiseta eramango dute jantzita.

-Kamiseta hauek ColorADD sinbologia eramango dute, daltonismoa duten pertsonei zein koloretako kamisetak diren adierazteko. Partidaren lema ere badute kamiseta hauek: Inklusioa Indar.

-Hamaikakoa zeinu-hizkuntzan emango da.

-Talde argazkia partidako lemarekin: Inklusioa Indar.

-Ohorezko sakea egingo du Real Sociedad Genuine taldeak. Taldeak Fair Play puntuazio maximoa lortu du pasa berri den 2024-2025 denboraldian.

-Atsedenaldian Verdiniren emanaldia izango dugu. Verdini aniztasun funtzionala duten pertsonez osatutako dantza taldea da.

 

Nazioartean inpaktua duen ekimen honek mugarri berri bat ezarriko du, Real Sociedad Fundazioak inklusioaren alde lanean jarraitzeko duen erronkan. Konpromiso honen emaitza ondokoa da: partidan zehar garatuko diren ekintzek jarraipena izango dutela Realaren jardunean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!