Argazkia: LFP.

Vídeo

Sevilla 1-2 Real Sociedad

Pauso handia

Vídeo

2013ko maiatzaren 18an Realak garaipen handia lortu zuen eta pauso handia eman zuen Champions League txapelketa jokatzeko. Sevilla bisitatzen zuen eta gipuzkoarrek garaipena lortu zuten Sanchez Pizjuan zelaian (1-2). Hala ere, gaua gaizki hasi zen. Hamargarren minutuan Sevillak abantaila lortu zuen Rakiticen golari esker. Baina Realaren erantzuna bikaina izan zen. Bost minutu pasa ondoren partida berdindu zuen eta ordu erdira iritsi baino lehen markagailuan aurretik zen Agirretxeek sartutako golaren bidez. Txuri-urdinak sendo ibili ziren defentsa lanetan eta hiru puntuak Donostiara etorri ziren.

Bestalde, 1991eko maiatzaren 18an Realak 1-3 gainditu zuen FC Barcelona Atkinson eta Aldridgen (bi) golekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!