Realak jakinarazi nahi du David Silvak positibo eman duela gaur goizean Poliklinika Gipuzkoan egindako PCR testean. Realeko jokalari berriak azken 72 orduetan pasatzen duen bigarren testa da, lehenengoa Las Palmasen izan zen eta emaitza negatiboa izan zen. David Silva hegaldi erregularrean joan zen atzo Bilbora eta gauean iritsi zen Donostiara. Gaur goizean bertan bigarren testa egin diote, jarduerara itzultzeko protokoloak agintzen duen bezala, eta emaitza positiboa izan da.
Lehen orduetan, Donostian, David Silvak ez du Zubietara joateko eta taldekide berriak agurtzeko aukerarik izan. Jokalaria isolatuta dago, sintomarik gabe, eta kasua osasun agintariei jakinarazi zaie.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin