Pilota: asteburuko kartelera

Igande hontan, aitaren egunaren bezperan, familia guztiei animatzen zaituztegu Atano III pilotalekura beste pilota jardunaldi batetara. Sarrera dohaineko partidak 10'00etan hasiko dira REALA-TAJONAR norgehiagokoarekin. Euskal Ligako bueltako partida izango da eta joaneko partida 35-29 galdu hostean, markagailu hau irauli beharrean dira geureak hurrengo urtean berriz ohorezko mailan jokatzeko. Eta 11'00etan Espainiako txapelketaren azken jardunaldia. Aste honetan, aurkaria AOIZ kluba izango dugu eta jokatzen diran bi partidak (paleta larruz eta pala motzez) irabazi beharrean daude REALEKOAK jaitsierako promozioa saiesteko. Asko dago jokoan beraz. Denok pilota saila animatzera!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!