Bihar, abuztuaren 17a, jokatuko da Atano III frontoian #KirolTxartela Palaz Masterraren finala, Donostia Kirolak antolatutako txapelketa non gure sekzioko pilotariek Innpala enpresako profesionalekin bat parte hartu duten. Sei jardunaldi intentsuen ondoren, gerturatu den publikoaren gozamenerako, bikote orekatuenak iritsi dira azken egun honetara. Ekitaldia 19:00tan hasiko da LANDETA – IBAI PEREZ AROZENA – IBARGARAI bikoteen arteko hirugarren posturako partidarekin. Final handia ondoren jokatuko da, ZUBIRI – AYERBE NAVARRO – BREFELen aurka. Festibala hasi baino lehen, REAL SOCIEDAD PALA ESKOLAko gazteek erakustaldi bat emango dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Aste Nagusiko arratsalde bat osatu gure kirolaz disfrutatuz. Anima zaitez! Sarrerek 5€ balioko dute, 2,50€ Kirol Txartelaren abonatua izanez gero.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin