Igandean Tibur Etxeberria pilotariari omenaldia egingo zaio

45 urterekin eta ibilaldi luze eta arrakastatsu baten ostean, Tibur Etxeberria Realeko pilotaria frontoietatik erretiratuko da. Datorren igandean, 12:00etan, Orioko pilotariaren omenez, partida bat jokatuko da Donostiako Atano III pilotalekuan. Neurketa honetan, Tiburrek munduko pala profesionaleko txapeldun den Pablo Fustorekin arituko da eta, aurkari gisa, Realeko pilotaria ere den Eskisabel eta munduko pala afizionatuko txapeldun den Skufca izango dituzte. Neurketa ikusteko sarrera doan izango da.Tibur Etxeberriaren palmaresa ikusi

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!