Realak ‘plana’-n sinesten du. Multzoko burua lortzeko, Imanol Alguacilen taldea konfiantza osoz iritsiko da liderraren etxera. Gureak ez dira bakarrik egongo. Zaleak, bidai bakoitzean presente eta bultzaka, Louis II.aren harmailetan egongo dira partida garrantzitsu honetan.
Talde frantziarrak Reale Arenako partidan erakutsi zuen edozein jokaldi isolatutan min egiteko gaitasuna eta defentsako sendotasuna, Europa Leaguean Ligue 1ean lortu ez duten erregulartasuna aurkitzera eraman duena. Txuri-urdinen helburu berarekin, Niko Kovacek zuzentzen dituenak gure erasoko jokoa baliogabetzen saiatuko dira hurrengo faserako txartela erabakita uzteko.
Inoren menpe egon gabe heldu gara UEFA Europa Leagueko edizio honetako multzorik zaileneko azken jardunaldietara. Ibilbide-orriak adierazten duenez, egoera berean iristeko desira dugu PSVren aurka jokatuko beharreko azken norgehiagokara. Horretarako, Monaco boteretsua menderatu beharko dugu. Jarrai dezagun ‘plana’-rekin. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin