CD ARENTEIRO 1-1 SANSE

Playoffera!

Vídeo

Sansek bana berdindu du Arenteiroren aurka Espiñedo futbol zelaian. Txuri-urdinek, puntu honekin, igoera fasea jokatzeko merezitako txartela lortu dute denboraldi osoan zehar goiko postuetan egon ondoren.

Neurketa hasiera oso parekatu batean, talde galiziarra izan da lehen abisua eman duena Pascuren eskuinkada gurutzatu batekin. Donostiarren erantzuna Gotik Mikel Rodriguezen erdiraketa on baten ostean egindako jaurtiketa batekin etorri da, baina ez du atea aurkitu. Minutuek aurrera egin ahala, txuri-urdinak pixkanaka nagusituz joan dira, baina ezin izan dute arriskurik sortu. Hala ere, atsedenaldira iritsi baino lehen aukera ona izan dute, Carrerak Merinoren erdiraketaren ondoren egindako errematea langatik gertu joan baita Curro Rivelotten jo ostean.

Bigarren zatian, kanpoko taldea intentsitate gehiagorekin atera da golaren bila eta, Eder Garciaren saiakera baten ondoren, gipuzkoarrek aurrea hartzea lortu dute hurrengo jokaldian. Astiazaranek jokaldi bikain bat eta gero Gotiri pasa eta, 10ren jaurtiketa Curro Rivelottek jaurtiketa estali ostean, aldaratzea Mikel Rodriguezek aprobetxatu du baloia sarera bidaltzeko. Pozak ez du asko iraun, izan ere, Baselgak berdinketa lortu du Ferreiroren erdiraketa ikusgarri bat errematatu ondoren. Norgehiagoka irekiz joan da pixkanaka eta gure filiala berriro aurretik jartzetik oso gertu egon da, lehenengo Peru Rodriguezen burukada Diego Garciak gelditu baitu eta ondoren Garrok aldaratzea bidali baitu. Arenteiroren iritsiera gutxietako batean, Enolen burukada Fragak arazorik gabe gelditu du. Azken txanpan, bi taldeak ia ez dira iritsi area ingurura eta partida banakoarekin amaitu da.

Playoff bat balio du Sansek gaur eskuratutako puntuak. Txuri-urdinek Bigarren Mailara igotzeko promozioan egongo direla ziurtatu dute, baina oraindik ez dakite zein postutan bukatuko duten liga ezta aurkaria ere. Oraingoz hirugarren postuan amaitu dute jardunaldia. Datorren astean Celta Fortuna hartuko dute Zubietan ahalik eta gorenen geratzeko helburuarekin. Bikaina, gazteak! Zorionak!

Fitxa teknikoa:

CD Arenteiro: Diego García (kap.), Jordan, Yac Diori, Iano, Simón Luca (Cruz, min. 87), Curro Rivelott, Martín Solar, Ferreiro, Pascu, Baselga (Jaume, min. 81) eta Enol.

Sanse: Fraga, Merino (Garro, min. 68), Beitia (Guibelalde, min. 23), P. Rodríguez (kap.), Rupérez, Lebarbier, E. García, M. Rodríguez (Osazuwa, min. 85), Goti, Astiazaran (Marchal, min. 85) eta Carrera (Orobengoa, min. 68).

Golak: 0-1: M. Rodríguez, min. 57; 1-1: Baselga, min. 61.

Epailea: Miranda Bolaño. Txartel horia erakutsi dio etxeko Curro Rivelotti.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!