Belar hockeyko gure taldeak UD Taburienteren aurka galdu du (4-0) arratsalde honetan Siete Palmasen. Txuri-urdinek punturik atera ez duten arren, Erreginaren Kopara sailkatzea lortu dute.
Lehen laurdena hasi eta berehala, Shihori Oikawak aurretik jarri ditu etxekoak penalti korner bat aprobetxatuz. Donostiarrak erantzuten saiatu dira, baina ez dute arriskurik sortzea lortu. Bigarren laurdenean, Oikawak berriz ere, beste penalti korner baten bidez bere bigarren gola sartu du.
Bigarren zatian, gipuzkoarrek aldea murriztu nahi izan dute Luciana Molinaren eta Gianiella Paleten aukerak baliatuta, baina Micaela Andradak, lehenengo taldeko jokaldi baten bitartez eta ondoren penalti korner baten ostean, bi gol sartu ditu neurketa erabakita uzteko. Porrota beti zaila izaten den zelai batean eta une garrantzitsuenetan eraginkorragoa izan den talde baten aurka. Nahiz eta gaur galdu, txuri-urdinek Erreginaren Koparako sailkatuta itxi dute lehen itzulia. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin