Gure belar hockeyko taldea RS Tenis taldearen aurka galdu du (0-3) Zubietan. Txuri-urdinak gogor lehiatu dira, baina ezin izan dute garaipena lortu. Kanpokoak indartsuago atera dira eta markagailua ireki dute lehen laurdenean Michelle Filleten golari esker. Donostiarrek aukera argi batzuen bidez berdinketaren gola bilatu dute lehen zatian, baina ez dute lortu.
Hirugarren laurdenean, María Verschoorrek kantabriarrentzat aldea handitu du. Azken minutuan, Carolina Azzarok hirugarren gola sartu du. Taldearen lan ona ezkutzatzen duen porrota, baina hobetzeko aukera ematen duena. Datorren astean atsedenaldia egongo da eta hurrengoan Sardinero Hockey Clubaren aurka jokatuko dute Zubietan. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin