SD EIBAR 3-2 SANSE

Porrota azken minutuan

VĂ­deo

Sansek hiru eta bi galdu du Ipuruan Eibarren aurka, urteko azken partidan gutxienez puntu bat lortzeko merituak egin dituen arren.

Partidaren lehen iritsieran, minutua bete bezain laster, armaginek aurrea hartu dute markagailuan Blanco Leschuken burukada batekin. Gure filialak, hasierako kolpe horren ostean, berdinketa bilatu dute behin eta berriz. Karrikaburuk, txuri-urdinen lehen aukeretako batean, Yoel gainditzea lortu du, baina gutxigatik zegoen aurreratuta eta baliogabetu egin dute. Handik gutxira, Gabilondoren erdiraketa batek Arbilla bere atera desbideratu du, baloia zutoinean jota. Berdinketa gertu zegoen. Eta hurrengo jokaldian, Eibarrek ez du barkatu, Blanco Leschuken erdiraketa sare barrura desbideratu baitu Blascok. Banakotik bi eta hutsera. Pena. Atsedenaldia baino lehen, Yoelek Karrikabururen gola eragotzi du eta Garridoren aldaratzea, atea hutsik zegoela, langa gainetik joan da.

Ez zirudien aldageletatik igarotzean inor partidaren jabe zenik. Baina ordu laurdena bete baino lehen, Sangallik baloi sakon bat jarri dio Magunazelaiari eta honek ez du barkatu Yoel jaurtiketa gurutzatu batekin gainditzeko. Ordu erdia aurretik eta gure filiala berdinketaren bila, gero eta sarriago eta arrisku handiago. Hamar minuturen faltan, Blascok bigarren gol hori lortu du, guztiz merezita, Alkainen erdiraketa bigarren zutoinean errematatuta. Azken minutuetan txuri-urdinak izan dira garaipenaren bila joan direnak, baina Edu Expositoren areat ertzetik egindako erremate batekin armaginek hirugarren eta azken gola sartu dute.

Pena, are gehiago bi goleko aldea iraulita eta puntu horrek azken txanpan ihes eginda. Borrokan eta lehian jarraitu beharra dago. Datorren larunbatean hitzordu berria Zubietatik urrun, oraingoan Butarquen Leganesen aurka. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

SD Eibar: Yoel, A. Tejero, E. Burgos, Atienza (Llorente, min. 85), Arbilla (kap.) (X. Etxeita, min. 81), Toño, Quique (Rober Correa, min. 46), Edu Exposito, Stoichkov (Fran Sol, min. 81) eta Blanco Leschuk (Y. Rahmani, min. 70).

Sanse: Ayesa, Gabilondo (Agirre, min. 92), Blasco, Arambarri, Pokorny (Aldasoro, min. 69) A. MartĂ­n, Sangalli (kap.) (Marton, min. 92), Olasagasti, Garrido (Magunazelaia, min. 58), Navarro (Alkain, min. 69) eta Karrikaburu.

Golak: 1-0: Blanco Leschuk, min. 2; 2-0: Blasco (b.a.), min. 31; 2-1: Magunazelaia, min. 59; 2-2: Blasco, min. 81; 3-2: Edu Exposito, min. 90

Epailea: De la Fuente Ramos. Txartel horia erakutsi die etxeko Blanco Leschuk, Javi Muñoz eta Edu Expositori eta kanpoko Blascori.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!