Belar hockeyko gure taldeak 2-3 galdu du RS Tenisaren aurka gaur eguerdian Zubietan. Kantabriarrek markagailuan aurrea hartzea lortu dute lehen laurdenean, Natalia Lunak sarutako penalti korner bati esker. Donostiarrek aurrerapausoa eman dute berdinketaren bila eta Laura Garatek, bigarren laurdena hasi eta gutxira, lehia berdintzea lortu du.
Milagros Fernandezek, aldageletatik igaro ondoren, aurretik jarri ditu kanpokak berriro. Txuri-urdinek ez diote inoiz aurpegia galdu neurketari eta Jone Albak, azken laurdena hasi eta berehala, neurketa berdindu du penalti stroke batekin. Miagros Fernandezek, norgehiagokaren azken txanpan, 2-3koa jarri du eta garaipena eman dio santandertarrei.
Porrot honek ez ditu Zubietan bizi izan ditugun agur hunkigarriak zapuzten. Nereba Belzunegik 12 denboraldi eman ostean lehen taldean, eta Ane Segurolak, 9 denboraldiren ondoren, Kluba uzten dute eta onena opa diegu etapa berri honetan. Eskerrik asko guztiagatik, Nereba eta Ane.