real sociedad 0-2 athletic club

Porrota derbian

Vídeo

Realak porrota jasan du Anoetan jokatu den derbian. Intentsitatezko eta oreka handiko partida izan da. Gipuzkoarrek ez dute aurreko neurketan bezalako jokoa egin eta aurkariak, zehaztasun handiarekin, hiru puntuak lortu ditu.

Intentsitate handia izan duen partida izan da, derbi guztiak bezala. Etxekoek eta kanpokoek ez dute neurketaren nagusitasuna lortu. Rullik Raul Garciaren lehen aukera urrundu du. Hala ere, ordu erdia bete denean epailaeak penaltia adierazi du bizkaitarren alde eta Raul Garciak gola sartu du. Realak berdinketa oso gertu izan du Juanmi eta Illarraren burukadekin, baina Kepak gola saihestu du. Derbia irekia izan da. Ordea, neurketa aldapan gora jarri da markagailuarengatik.

Txuri-urdinak indartsu hasi dira bigarren zatia eta berdinketaren bila joan dira. Athleticek bere zelaian gordeta itxoin du. Zoritxarrezko jokaldi batean Williamsek arerioaren bigarren gola lortu du. Realak ez du etsi eta berdinketa bilatu du. Kanpokoen erasoak murriztu dira. Aldiz, arriskua ez. Adurizen jaurtiketak zutoinean jo du eta ondoren epaileak Raul Navasen gola bertan behera utzi du falta adieraziz. Iñigoren erremateak, ondoren, langan jo du. Bautistak ere oso gertu izan du gola. Gaur ez da eguna izan.

Gaurko partida taldeak daraman bolada ezinhobearen etenaldia izan da. Taldea Europan jokatzeko lehian sartuta dago denboraldi amaieran. Oraindik hamaika jaurdunaldi jokatu behar dira. Gaur porrota jasan arren, Reala ondo kokatuta dago sailkapenean.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Illarra, Zurutuza (Granero, min.86), X. Prieto (kap), Carlos V., Oyarzabal (Canales, min.74) eta Juanmi (Bautista, min.57).

Athletic Club: Kepa Arizabalaga, Boveda, Yeray, Laporte, Balenziaga, San Jose, Beñat (Iturraspe, min.74), I. Lekue, Muniain (Aduriz, min.60), Raul Garcia y Williams (De Marcos, min.88).

Golak: 0-1 Raul Garcia (pen), min.28. 0-2: Williams, min.56.

Epailea: Sanchez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Illarra, I. Martinez eta Yuri B.-ri eta kanpoko Muniain, Laporte, San Jose, Beñat, Kepa Arrizabalaga eta Balenziagari.

Asistentzia: 25.652 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!