CLUB DE CAMPO 4-1 REAL SOCIEDAD

Porrota egungo txapeldunen aurka

Belar hockeyko gure taldeak 4-1 galdu du Liga Iberdrolako lehen jardunaldian. Txuri-urdinak irabazten hasi dira Maria Agustina Diazek bigarren laurdenaren amaieran penalti kornerrez sartutako golari esker. Realaren defentsako lan bikainari esker, madrildarrek ez dute ia arriskurik sortu lehen zati osoan.

Atsedenalditik bueltan eta hirugarren laurdena hasi eta berehala, etxekoek partida berdindu dute Candela Mejiasek penalti kornerrez sartutako golari esker. Gure taldeak ondo eutsi dio markagailuko berdinketari hirugarren laurden osoan zehar, baina azken laurdenean Club de Campo taldeak hiru gol sartu ditu. Florencia Amundsonek 51. minutuan eta Belen Gonzalezek 57. minutuan sartu dute gola, penalti kornerrez berriz ere. Begoña Garciak, jokaldi on baten ondoren, laugarren gola sartu du partida erabakita uzteko.

Porrot honek ez du txuri-urdinen lan ona zapuzten txapelketako talde onenaren aurka. Hurrengo jardunaldian, Zubietan, CD Terrassa Hockey taldearen aurka jokatuko dute. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!