REAL SOCIEDAD 1-2 SEVILLA FC

Porrota emaitzari buelta eman ostean

Realak ezin izan du arratsalde honetan Sevillaren aurka punturik batu. Andaluziarren lehen zati onak ezarritako norgehiagokan, puntuak Reale Arenatik ihes egin dute. Carlos Fernandezen hasierako golak ez du balio izan Fernando eta En Nesyriren golekin garaipena eraman duen erreakzio sevilarraren aurrean.

Partida maila handikoa zen. Sevilla liga irabazteko ere lehian dagoen taldea da. Reala ondo hasi da, aukera batzuekin. Aurrenekoetako batean, ezker hegalarekin egindako jaurtiketa on batekin, Carlos Fernandezek golegile txuri-urdin gisa estreinatu du. Kanpokoak hazten hasi dira golaren ostean eta, bi minututan, markagailua irauli dute. Fernandok eta En Nesyrik aurretik jarri dituzte Lopetegiren mutilak. Donostiarraak atsedenaldira desabantaila handiagoarekin joan behar izan dute, baina Remirok eta zutoinak hori saihestu dute. Gipuzkoarrek kolpe bikoitza jasan eta asko sufritu dute.

Bigarren zatian Realak berdinketaren bila jo du, baina andaluziarrek aukera izan dute partida erabakita uzteko. En Nesyrik, buruz burukoan, kanpora bidali du baloia. Imanolen mutilek sinisten jarraitu dute, baina aukerak ez ziren iristen. Amaierara arte estutu arren, sevilarrek garaipena lortu dute. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aritz (Januzaj, min.74), Zubeldia, Le Normand, Monreal, Guevara, Zubimendi, Oyarzabal (kap) (Guridi, min.74), Barrenetxea (Portu, min.83), Carlos Fernandez (Gorosabel, min.74) eta Isak.

Sevilla FC: Bono, Navas (kap), Kounde, Diego Carlos, Acuña, Fernando, Jordan (Gudelj, min.77), Papu Gómez (Oliver, min.77), Suso (Rakitic, min.66), Ocampos (Vazquez, min.89) eta En Nesyri (De Jong, min.89).

Golak: 1-0: Carlos Fernandez, min.5. 1-1: Fernando, min.22. 1-2: En Nesyri, min.24.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia erakutsi die etxeko Carlos Fernandez, Isak, Barrenetxea eta Porturi eta kanpoko Diego Carlos eta Jordani.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!