Realeko gizonezkoen hirugarren taldeak 0-1 galdu du SD Eibar B-ren aurka Zubietan jokatu den denboraldiko laugarren neurketan. Eibarrek bigarren zatiaren erdian sartutako golak, Oscar Fernandezek zuzentzen duen taldeak denboraldi hasierako dinamika negatiboa iraultzea eragotzi du.
Eibartarrek hobeto hasi dute neurketa eta hainbat eraso arriskutsu sortu ditu non gure atezainak esku hartu behar izan duen talde armaginak markagailua bere alde estreinatzea sahiesteko. Lehen zatiak aurrera egin ahala, donostiarrek hobera egin dute, baina ez dira iritsi benetako arriskurik sortzera. Neurketaren ordu erdia bete eta gutxira, Eibarrek aurrea hartu du markagailuan, baina epaileak gola baliogabetu du jokoz kanpo adierazi ostean. Partida 0-0 joan da atsedenaldira.
Bigarren zatia erritmo biziago batekin hasi da eta bi taldeek hainbat aukera izan dituzten arren, inork ez du lortu markagailua estreinatzea. Bigarren zatiaren erdialdean iritsi da talde armaginaren gola: Barbak eskuin hegaletik jarritako erdiraketa baten ondoren, Galarzak baloi bat bidali du barrura burukada baten bitartez eta markagailua irekitzea lortu du eibartarren alde. Une honetatik aurrera, donostiarrek arrisku aukera bat baina gehiago izan dituzte, baina atzelari eibartarrak sendo agertu dira eta markagailuko emaitza aldatzea eragotzi dute.
Porrota ligako laugarren jardunaldian gure gizonezkoen hirugarren taldearentzat. Oscar Fernandezek zuzentzen duen taldea liga hasiera honetako dinamika negatiboa aldatzen saiatuko datorren astean Zaragozan Uteboren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad C: Olasagasti, Garro, Torres (Fernandorena. min 73), Arruti (Otadui, min 81), Eceizabarrena (Astiazaran, min 81), Martin, Ropero, Arenzana (Gorosabel, min 73) , Segurola, Samuyiwa (Carrera, min 73) eta Ibai.
SD Eibar B: Ayala, Arana, Agirre, Gimenez, Galarza (Redondo, min 73), Carrasco (Garcia, min 81), Asenjo (Mateos, min 73), Zubiria (Delgado, min 81), Barbarin, Perez (Garcia, min 66) eta Llorente.
Gola: 0-1: Galarza, min 70.
Epailea: Garcia Presa. Etxeko Eceizabarrena eta Arruti zein kanpoko Arana Godoy eta Agirre zigortu ditu.