Gure hirugarren taldeak bi eta bat galdu du Gernikaren aurka arratsaldean honetan txuri-urdinek dena eman dute partida batean, bigarren zatian hamar jokalarirekin jokatu eta gero. Hasiera oso parekatua izan da, bi taldeen iritsiera arriskutsuekin. Ordu erdia bete eta gutxira, Dadiek gipuzkoarrak aurreratu ditu Karrikabururen erdiraketa bat errematatu ostean. Atsedenaldia iritsi baino lehen, etxekoek Entziondoren falta batekin berdindu dute norgehiagoka. Bana markagailuan eta dena erabakitzeke.
Bigarren zatiko lehen minutuetan erabaki da norgehiagoka, Reala C hamar jokalarirekin geratu denean, Sukiaren kanporaketagatik, eta, handik gutxira, Gorkaren golarekin bizkaitarrentzat. Txuri-urdinek ez dute amore eman hamar jokalarirekin jokatu arren. Ezer ez aurpegiratzeko, are gehiago aurkaria mailaz igotzeko borrokatzera deitua dagoela kontuan hartuta. Gure bigarren filialak atseden hartuko du datorren astean eta, bi aste barru, Tolosa jasoko du Zubietan.
Fitxa teknikoa:
Gernika: Bergara, Gandiaga, Lander, Entziondo (Iban, min. 72), Urtzi, Etxabe, Alejandro (Okolo, min. 69), Ibai, Cris (Hugo, min. 75), Javi eta Gorka.
Real C: Marrero, Elkorobarrutia, Zoilo, Cantero, Sukia, Zubillaga, Dadie (Gorrotxategi, min. 61), Goikoetxea (Magunazelaia, min. 55), Karrikaburu, Kortajarena eta Regil.
Golak: 0-1: Dadie, min. 31; 1-1: Entziondo, min. 41; 2-1: Gorka, min. 51
Epailea: Julen Pangua. Txartel horia erakutsi die etxeko Hugori eta kanpoko Elkorobarrutia, Regil eta Karrikabururi. Kanpoko Sukiari txartel gorri zuzena erakutsi dio Sukia (min. 47).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin