Gure hirugarren taldea hiru eta huts galdu du gaurko arratsaldean Bilbao Athleticen aurka partida oso zail batean.
Neurketa sailkapeneko liderrarekin hasi da bere erritmoa ezarriz eta aukerak sortuz Izetaren bitartez batez ere. Hala ere, lehen golak protagonista ezberdina izan du, Varela izan baita bizkaitarrak aurretik jarri dituena norgehiagokaren ordu erdian. Etxekoen aukerak oso argiak izan dira, eta berrogeigarren minutuan Izetak zutoinera bidali du jaurtiketa eta aldaratzearen ostean Olasagastik gelditketa bikaina egin du bi eta hutsekoa saihesteko. Bazirudien partida bat eta hutsekoarekin joango zela atsedenaldira baina azken unean Varelak bigarrena jarri du markagailuan neurketa aldapan gora jartzeko.
Aldageletatik igaro ondoren gure jokalariek aukerak sortzeko joko ona egin nahi izan dute. Hala ere, etxekoen nagusitasuna nabarmendu egin da eta berdinketarako aukerak ez dira iritsi. Donostiarren protagonista nagusia Olasagasti izan da, meritu handiko geldiketak egin baititu taldea neurketan mantentzeko. Zoritxarrez epaileak bigarren txartel horia erakutsi dio Zubelzuri eta neurketa asko zaildu da gure taldearentzat. Jokalari gehiagorekin nagusitasuna nabarmendu egin da eta Athleticek hirugarrena lortu du Quicala Bariren golari esker.
Porrot honekin gure hirugarren taldea playoff postuetatik atera da baina oso ohorezko postuetatik gertu jarraitzen du. Hurrengo asteburuan gure bigarren filialak etxean jokatuko du Barbastroren aurka garaipena lortzeko helburuarekin.
Fitxa teknikoa:
Bilbao Athletic: Padilla, Palacín, Eguiluz, Gerenabarrena (Asenjo, min. 86), Iruretagoyena (Lopez Galvez, min. 79), Sanchez Ocen (Rego, min. 79), Wibuala, Jon, Varela (Quicala Bari, min. 61), Caballero (Bilbao, min. 86) eta Rincon.
Real Sociedad: Olasagasti, Merino, Larrañaga, Zubelzu, (kap.), Olarra, Gibelalde (Otadui, min. 74), Arruti (Eceizabarrena, min, 64), Lete, Ramírez (Martin, min. 74), Garro (Pontones, min. 54) eta Gorosabel (Zubizarreta, min. 54).
Golak: 1-0 Varela, min. 30; 2-0: Cristobal, min. 45+1; 3-0: Quicala Bari, min. 85.
Epailea: Ramo Andres. Txartel horia erakutsi die etxeko Gerenabarrena eta Rinconi eta kanpoko Gibelalde, Larrañaga, Zubelzu eta Olarrari. Kanpoko Zubelzuri txartel gorria erakutsi dio (min. 81).