Gure belar hockeyko taldeak Club Egara taldearen aurka galdu du eguerdi honetan (2-1). Lehen zatian ez da aukera argirik egon eta bi taldeek sendotasuna erakutsi dute. Atsedenaldiaren ostean, etxekoek aurrerapausoa eman dute eta Natalia Vilanovak markagailua ireki du hirugarren laurdenean. Gipuzkoarrek berdinketa bilatu dute penalti korner baten bidez, baina laurdena bukatzear zegoela Mireia Herrerok kataluniarrentzat bigarren egin du. Txuri-urdinek ez dute etsi eta Luciana Molinak aldeak murriztu ditu azken minutuetan, baina ez du gehiagorako denborarik eman. Ahalegin ona egin du taldeak liderraren etxean. Lanean jarraitu behar da garaipenaren bidera itzultzeko. Hurrengo astean RS Tenis taldearen aurka jokatuko dute. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin