REAL SOCIEDAD 1-2 DEPORTIVO ALAVES

Proba ona

Vídeo

Realak denboraldia prestatzen jarraitzen du. Arratsalde honetan beste lagunarteko bat jokatu du, azkenekoa Gipuzkoan, Alemaniara bidaiatu baino lehen. Asier Garitanoren taldeak Deportivo Alavesen aurka jokatu du neurketa serio eta berdindu batean non kanpokoek bat eta bi irabazi duten.

Partida Alavesen golarekin hasi da hirugarren minutuan. Zubeldiak sartu du bere atean, ezker hegaleko zentro bat desbideratu eta gero. Kanpokoek aukera gutxi izan dituzte lehenengo zatian eta hau izan da horietako bat. Realak izan du baloiaren jabetza eta arriskua sortzen joan da pixkanaka pixkanaka. Agirretxe neurketa berdintzeko gertu egon da bitan burukada desberdinekin, baina Alavesek jokaldiak urrundu ditu. Berdinketa partidak ordu erdia zeramanean iritsi da, Oyarzabalen kontraeraso bikain bat Sangallik amaitu ondoren. Atsedenaldira banakoarekin ailegatu gara.

Bigarren zatia kanpokoen gol batekin hasi da berriro ere. Epaileak Alavesen aldeko penaltia adierazi du eta Borja Bastonek bere taldea berriro markagailuan aurretik jarri du. Lehenengo zatian bezala, txuri-urdinak neurketa menderatu dute, baina aukera horiek ez dira golean amaitu. Juanmi, Willian Jose, Pardo eta Hector Hernandezek gertu izan dute berdinketa. Realak saiatzen jarraitu du eta amaitzeko bost minutu falta zirenean epaileak gipuzkoarren aldeko penaltia adierazi du, baina Juanmik ezin izan du gola sartu, baloia kanporuntz joan delako gutxigatik.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Zaldua, Llorente R., H. Moreno, Kevin, Zubeldia, Illarra, Zurutza, Sangalli, Agirretxe, Oyarzabal. Bigarren zatian: Rulli, Gorosabel, Le Normand, R.Navas, De la Bella, Guevara, R. Pardo, Capilla, Hector, Juanmi eta Willian Jose.

Deportivo Alaves: Sivera, Martin, Laguardia, Maripán, Javi López, Manu, Dani Torres, Ibai, Jony, R.Sobrino, Borja. Bigarren zatian: Burgui, X.Navarro, Pachecho, Wakaso, Twumasi, Perera, Guidetti eta Dieguez.
Golak: 0-1: Zubeldia (b.a.) min. 3; 1-1: Sangalli min. 27; 1-2: Borja Bastón (p.) min. 50
Epailea: Palencia Caballero. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Vigarayri.

Gertakariak: Reala eta Alavesen arteko lagunartekoa non Zarautz KE-ren 75. urteurrena ospatu den.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!