Argazkia: Espainiako Futbol Selekzioa

HAMAR TXURI-URDIN

Protagonistak beraien selekzioekin

Hamar jokalari txuri-urdin euren selekzioekin egon dira nazioarteko geldialdi honetan, gehienak protagonista direlarik: neurketa guztiak jokatu, golak egin, kapitainak izan... Hona hemen beraien partaidetzak:

Oyarzabal, Remiro eta Zubimendi

Martin Zubimendik partida osoa jokatu zuen Espainiako selekzioak Herbehereen aurka jokatutako kanporaketako joaneko partidan, eta Mikel Oyarzabal bigarren zatian sartu zen azken ordu erdia jokatzeko. Itzulerako partidan, kapitain txuri-urdina erabakigarria izan zen, 69 minutu jokatuz eta Espainiako selekzioari finalerdietarako txartela lortzen lagundu zioten bi gol sartuz. Zubimendik, berriz, 105 minutu jokatu zituen.

Herbehereak 2-2 España (joanekoa, UEFA Nations League 2025ko final-laurdenak).

Espainia 3-3 Herbehereak, 5-4 penaltietan ( (itzulerakoa, UEFA Nations League 2025ko final-laurdenak).

Kubo

Take Kubo funtsezkoa izan zen Japoniak Bareinen aurka lortutako garaipenean, non bere selekzioak 2026ko Munduko Txapelketarako sailkapena ziurtatu zuen: partida osoa jokatu, gol bat sartu eta asistentzia bat eman zuen.

Japonia 2-0 Bahrain (2026ko Munduko Txapelketarako sailkapena).

Óskarsson

Orri Oskarsson kapitaina izan zen lehen aldiz Islandiarekin Kosovoren aurkako kanporaketako joaneko partidan eta bere selekzioaren gol bakarra sartu zuen. Itzulerakoan, Islandiako kapitaina eta protagonista izan zen berriro, bere herrialdeko golegilea izanez, nahiz eta Kosovoren aurka galdu.

Kosovo 2-1 Islandia (joanekoa, UEFA Nations League 2025eko kanporaketa).

Islandia 1-3 Kosovo (itzulia, UEFA Nations League 2025eko kanporaketa).

Aguerd

Nayef Aguerdek partida osoa jokatu zuen Marokok Nigerren aurka lortutako garaipenean eta gola sartzeko zorian egon zen zutoinera bidali zuen ezkerkada batekin.

Niger 1-2 Maroko (2026ko Munduko Txapelketarako sailkapena).

Aramburu

Jon Mikel Aramburuk, txartelen ondorioz zigortuta, ezin izan zuen bere selekzioak Ekuadorren aurka jokatu zuen partidan parte hartu.

Ekuador 2-1 Venezuela (2026ko Munduko Txapelketarako sailkapena).

Turrientes (21 urtez azpikoa)

Beñat Turrientes titularra izan zen, lehen zatia jokatu zuen eta, gainera, 21 urtez azpiko Espainiako selekzioko kapitainaren besokoa eraman zuen, funtsezko jokalarietako bat izanik.

Epainia 2-2 Txekiako Errepublika (lagunartekoa).

Martín eta Díaz (19 urtez azpikoa)

Jon Martin titularra izan zen lehen norgehiagokan eta Espainiako selekzioaren lehen gola sartu zuen. Atzelari txuri-urdinak partida osoa jokatu zuen Italiaren aurka eta Dani Diazek ere azken hogei minutuak jokatu zituen.

Espainia 2-1 Frantzia (2024/25 UEFAko 19 urtez azpiko Europako Txapelketako eliteko txanda).

Italia 2-2 Espainia (2024/25 UEFAko 19 urtez azpiko Europako Txapelketako eliteko txanda).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!