ETORKIZUNEKO ANOETA

Prozesua hasteko prest

Gaur goizean hegoaldeko hondoko bazkideen birkokatzearen kanpainiaren lehen fasea aurkeztu da. Bertan detaile guztiak eman dira lanek ze eragin izango duten hegoaldeko hondoan kokatzen diren bazkideengan eta hauek birkokatzerako eman behar dituzten pausoak azaldu dira. Angel Oyarzun presidenteordea, Begoña Larzabal Marketing eta Komertzial Arduraduna, eta Yon Alvarez de Eulate Area Sozialeko Arduraduna izan dira.

Angel Oyarzunek mezu argi batekin hasi du agerraldia: “Fase honetan eragina izango duten bazkidei lasaitasun handiena eman nahi diegu, haiei entzun eta sortuko direz deserostasunei erantzun onena eman. Anoetako birmoldaketa funtsezkoa da Real sendoagoa bat lortu eta etorkizuneko erronkei ziurtasun handiagoarekin aurre egiteko”.

“Pertsonak ditugu buruan eta birkokatzea ahalik eta modu egokienean bete nahi dugu, futbola orain bizi duzun egoera antzekoan bizitzen jarrai dezazun”, esan du Begoña Larzabalek. Horretarako, ezinbestekoa da “bazkideek guri esatea norekin datozen futbola ikustera. Denen laguntza beharko dugu dau hori jakin eta eserlekuak ahalik eta ondoen banatzea”.

Yon Alvarez de Eulate, bestalde, birkokatzearen fase honen funtzionamendua zehaztu du. “Igandean Anoetan formulario bat banatuko diegu 5.200 bazkide horiei. Informazioa eta formularioa webgunean ere eskuragai dago, non prozesua azaldu eta bete behar diren datuak azaltzen diren”.

Hehoaldeko hondoko bazkideen birkokatzeari buruzko informazio guztia ondoko esteka aurkitu ahal izango da: https://www.realsociedad.eus/eu/i/estadio-berria 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!