Gure belar hockeyko taldeak hiruna berdindu du Zubietan goizean jokatutako partidan CD Terrassaren aurka. Ivan Lorenteren taldeak etxean garaipena ezagutu gabe jarraitzen du. Nahiz eta hiru puntuak ezin lortu, taldeak maila handiko partida egin du eta bigarren laurdenera bi goleko aldearekin joan da irabazten Paletek eta Cartak lortutako golekin. Bigarren laurdenean, etxekoen nagusitasunak jarraitu egin du, baina kanpoko taldeak bi eta batekoa sartu du.
Aldageletatik itzuli ondoren Realak intentsitatea mantendu du. Hala ere, kanpoko taldeak jokaldi bakanak aprobetxatu ditu eta bi gol sartzea lortu du talde txuri-urdina estutasunean jartzeko. Markagailua kontran izan arren, donostiarrek ez dute amore eman eta hirugarren gola bilatu dute modu guztietan. Partidako azken segunduetan, Casadok gola sartu du txuri-urdinentzat puntu bat eskuratzeko. Talde txuri-urdinak Sanse Complutenseren aurka jokatuko du datorren igandean, 12:30etan.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin