Gure hirugarren taldeak puntu bat lortu du Santurtziren aurka bina berdindu ondoren. Nagusi izan dira etxekoak lehenengo zatian. Eta lehenengo aukera beraiena izan da. Jonmaren erremate batek, korner batean, zutoinean jo du eta zorionez ez da barrura joan. Hortik gutxira, ordu laurdena bete denean, bizkaitarrek ez dute barkatu. Alboko sake batean, baloia luze bidali dute eta area barruan Kepak txuri-urdinen aldaratzea aprobetxatu du lehenengoa egiteko. Ez da askorik ikusi lehenengo zati honetan.
Bikain erantzun dute gipuzkoarrek bigarren zatian. Martinez Losak, burukada bikain bai esker, berdinketa lortu du aldageletatik igaro ondoren. Sergio Franciscoren mutilen momentu onenean iritsi da bi eta batekoa. Beñatek egin du ezker hegaleko erdiraketa bat errematatu duenean. Neurketa galduta zegoela zirudienean Aldasorok berdinketa eskuratu du gipuzkoarrentzat korner batean. Gure bigarren taldea seigarren postuan mantentzen da emaitza honekin eta hurrengo astean Alaves B-ren aurka jokatuko du, etxetik kanpo berriro ere.
Fitxa teknikoa:
Santurtzi: Alvaro, Soraluze, Requejo, Jaime, Castejón, Cubero, Marro, Varela, Beñat, Kepa, Jonma (Prieto, min. 68).
Real C: Agirre, Gabilondo, Elosegi, Pacheco, Crotto, Elizondo (Olasagasti, min. 68), Valtierra (Agirre, min. 68), Galarreta (Gonzalez, min. 75), Aldasoro, Aranzabe, Martínez Losa.
Golak: 1-0: Kepa, min. 15; 1-1: Martinez Losa, min. 48; 2-1: Beñat, min. 62; 2-2: Aldasoro, min. 80
Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Cuberori eta kanpoko Elizondori.