REAL SOCIEDAD 1-1 MADRID CFF

Puntu bat berreskuratzen dute

Vídeo

Realak bana berdindu du Madrid CFF taldearen aurka gaur arratsaldean Zubietan. Donostiarrek puntu bat berreskuratu dute Jensenek luzapenean sartutako golari esker bigarren zatian merezi ostean.

Berdintasun handia lehen zatian. Txuri-urdinak ondo hasi dira eta Andreiak gertu izan du lehenengoa, desbideratuta joan den erremate batekin. Madrildarrek, euren etorrera eskasetako batean, gola egitea lortu dute ordu laurdena pasata Leek area barruan aldaratze bat aprobetxatu eta gero. Donostiarrek saiatzen jarraitu dute eta Jensenek gertu izan du berdinketa vuelta erdian egindako erremate batekin. Gauza gutxi lehen berrogeita bost minututan, xehetasun txiki bat erabagarria izan eta gero.

Txuri-urdinen nagusitasuna handiagoa izan da bigarren zatian. Amaiurrek gola sartzeko aukera izan du eskuinkada batekin, Paolak urruntzea lortu duena. Lorenak ere berea izan du beste jaurtiketa bikain batekin, baina kanpoko atezainak gola saihestu du. Madrildarrak emaitzari eusten saiatu dira azken minutuetan asko estutu duen Realaren aurrean. Azkenean, saiakera askoren ondoren, merezitako saria luzapenean iritsi da: Andreiaren pase sakona eta Jensenek, jokaldia ondo amaituz area barruan, berdinketa jarri du markagailuan.

Puntu honek aho zapore ona uzten die txuri-urdinei eta dinamika positiboari eusteko balio du. Datorren asteburuan, gipuzkoarren arteko derbia SD Eibarren aurka. We are Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma, Tejada, Vanegas (Etxezarreta, min. 46), Izarne (Bernabe, min. 46), Apari, Andreia, N. Eizagirre (kap.) (Jacqueline, min. 74), Jensen, Amaiur (Mirari, min. 69) eta Franssi (Lorena, min. 74).

Madrid CFF: Paola (kap.), Itzi, Aldi, Villafañe, Camila, Laurita, Karen (Esther, min. 87), Lee, Cris, Luany (Ruth, min. 87) eta Pardo (Gio, min. 60).

Golak: 0-1: Lee, min. 18; 1-1: Jensen, min. 92.

Epailea: Luna Varo. Txartel horia erakutsi die etxeko Vanegas eta Etxezarretari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!