RC CELTA DE VIGO 1-1 REAL SOCIEDAD

Puntu bat berreskuratzen dute azken txanpan

Realak bana berdindu du gaur arratsaldean Celtaren aurka Balaidosen. Txuri-urdinek, jokalari bat gehiagorekin bigarren zati osoa jokatu ondoren, puntu bat berreskuratu dute azken txanpan Carlos Solerren burukadari esker.

Norgehiagokako lehen aukera donostiarrentzat izan da. Oyarzabalek ez du asmatu Sergio Gomezen bidalketa bat ondo bururatzen. Baina, Vigokoek ondo eramandako kontraeraso batean, Duranek aurretik jarri ditu etxekoak. Atsedenaldia baino pixka bat lehenago, korner batean, Yangel Herrerak kanpora bidali du buruz egindako errematea. Geldikako beste jokaldi batean, aldageletara joan aurretik, Oyarzabalek berdinketa izan du bere buruan, baina errematea kornerrera desbideratu du atzelari batek, gola abesten ari ginela. Etxekoak hamarrekin geratu dira azken jokaldian, eta itxaropen handiagoa eman diete txuri-urdinei.

Oso ondo atera da Reala bigarren zatian, baliorik gabe geratu den gol batekin (jokoz kanpo zegoen Oyarzabal milimetroengatik) eta arrisku handiko hainbat ekintzekin. Baina ez dute asmatu eta denbora aurrera zihoan. Barrenek atezainaren gorputzari errematea eman dio Sergioren erdiraketa bikain batean. Txuri-urdinek bultza egiten jarraitu dute eta azkenean, asko estutu ondoren, berdinketa iritsi da Guedesen erdiraketa baten ostean, Solerrek, buruz, barrura bidali duena.

Donostiarrek modu agonikoan berreskuratzen duten berdinketaluzapenera iritsi aurretik. Orain, datorren asteburuan puntu hau ona egitera Anoetan Sevillaren aurka.

Fitxa teknikoa:

RC Celta de Vigo: Radu, Starfelt (kap), Javi Rodríguez, Marcos Alonso, Mingueza (Javi Rueda, min.54), Carreira, Moriba, Sotelo (Domínguez, min.46), Durán, Ferrán (El-Abdellaoui, min.70) eta Borja Iglesias (Álvarez, min.54).

Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Zakharyan, min.76), Zubeldia, Ćaleta-Car, Aihen (Guedes, min.67), Sergio Gómez, Herrera (Marín, min.57), Gorrotxa, Brais Méndez (Soler, min.67), Barrene (Karrikaburu, min.76) eta Oyarzabal (kap).

Golak: 1-0: Durán, min.20; 1-1: C. Soler, min.89.

Epailea: Juan Martínez. Txartel horia erakutsi die etxeko Javi Rueda eta Moribari eta kanpoko Sergio Gómez, Zubeldia eta Herrerari. Etxeko Starfelt kanporatu du bigarren txartel horia erakutsi ostean 45. minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!