UD LOGROÑES 0-0 REAL C

Puntu bikaina

Gure hirugarren taldeak puntu bikaina lortu du arratsalde honetan Las Gaunasen UD Logroñesen aurka hutsean berdindu ondoren. Lehen zatia oso berdinduta egon da eta ez da gol aukera handirik izan. Errioxarrek lehen abagunea izan dute Marchenaren eskuinkada batekin hasi eta gutxira, Galindok kornerrera aldendu duena. Txuri-urdinek, lehen berrogeita bost minutuetan sufritu gabe, abantailarekin joan ahal izan dute atsedenaldira Garroren erremate baten ostean, baina Royok arriskua urrundu du.

Donostiarrek indartsu ekin diote bigarren zatiari, markagailuan aurreratzeko aukera pare batekin: lehenengoa Pontonesen jaurtiketa indartsu bat, atezainak aldentzea lortu duena, eta bigarrena Guibelalderen burukada bat, protagonista berarekin gola saihestuz. Etxekoek asko estutu dute azken txanpan; Enzok aukera argiena izan du desbideratuta joan den buruz burukoan. Txuri-urdinek errioxarren erasoei eustea lortu dute emaitza mantentzeko eta puntu garrantzitsua lortzeko. Datorren asteburuan Bilbao Athletic hartuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

UD Logroñes: E. Royo, Beñat, Titi (kap.), Monreal, Miki Codina, Sarriegi, Urcelay (Yurrebaso, min. 89), Marchena (Compa, min. 62), Unai Garcia (Goti, min. 78), Madrazo (Alex Arias, min. 62) y Bravo (Enzo, min. 62).

Real C: Galindo, Diaz de Alda (Merino, min. 46), Zubelzu (kap.), Larrañaga, Torres (Olarra, min. 63), Guibelalde, Eceizabarrena (Canales, min. 81), Garro (Arruti, min. 71), Pontones, Ramirez (H. Martin, min. 81) eta Gorosabel.

Epailea: De la Mata Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Marchena eta Monreali.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!