CD IZARRA 1-1 REAL C

Puntu ona

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bana berdindu du gaur arratsaldean Merkatondoan Izarraren aurka jokatutako partida. Norgehiagoka oso berdinduta hasi da, aukera garbirik gabe eta baloiaren jabetza oso partekatuta bi taldeen artean. Hala ere, zazpi minutu besterik ez du behar izan Real Ck aurretik jartzeko Jorge Agirreren jaurtiketa bati esker. Gutxi iraun du txuri-urdinen poztasunak, izan ere, bost minutu geroago Sergio Sanchezek berdinketaren gola egin du etxekoentzat. Banakoa sartu ostean, Izarrak gora egin du eta Egoitz Aranak aukera bat baino gehiago ezer ezean utzi behar izan ditu etxekoek markagailuan aurrea hartu ez zezaten. Hortik Aurrera neurketa berriro ere berdindu da eta atsedenaldira markagailuan bat eta batekoarekin iritsi dira bi taldeak.

Bigarren zatiak lehenengoaren bide berdina jarraitu du, Reala izan da baloiaren jabe momentu askotan, baina ez du aukera garbirik sortu. Balda bakarkako jokaldi baten bitartez saiatu da baina bere jaurtiketa langa gainetik joan da. Etxekoen aukera arriskutsuenak berriz baloi geldiko jokaldien bitartez iritsi dira. Minutuek aurrera egin ahala Realak etxekoen zelaian izan duen presentziak gora egin du, baina jokaldiak ez dira iritsi, eta, ondorioz, gola ere ez. Puntu bana Izarra eta Real Crentzat Merkatondoan bizitako partida lehiatuan. Emaitza honekin talde txuri-urdinak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du. Datorren astean Tropezon taldearen bisita jasoko du Zubietan.

Fitxa teknikoa:

CD Izarra: Gorka Alegria, Eneko Martinez (kap.), Oscar Roza, Cabrera (Francisco Ramos, min. 85), Fernando Rubio (Ibai Arroki, min. 45), Eder Abaurrea, Sergio Sanchez (Mikel Yoldi, min. 90), Endika Galarza, Javier Cobo, Iñaki Alonso eta Ruper.

Real C: Arana, Recio, Cantero, Zubillaga (kap.), Agirre (Azkune, min. 68), Gorrotxategi, Cortes, Rodriguez, Balda (Teijeira, min. 65), Lespinasse eta Marin (Dadie, min. 85).

Golak: 0-1: Agirre, min. 7; 1-1: Sergio Sánchez, min. 13.

Epailea: Saiz Pérez. Txartel horia atera die Izarrako Eneko Martinez, Endika Galarza eta Javier Cobori, eta Real Cko Marin eta Dadieri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!