Arratsaldean denboraldiko partida politenetarikoa jokatuko da. Baina festak eguerdian izan du hasiera Bertsoderbiaren edizio berri bat ospatu baita Usurbilgo Sutegi Aretoan. Giroa bikaina izan da Bertsoderbian, Real Sociedad Fundazioak Athletic Fundazioaren laguntzarekin antolatutako ekintza honetan.
Aurreko edizioetan bezala, ekitaldian elkarri hitza pasaz kantuan izan dira sei bertsolari. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusek hartu dute parte Realaren aldetik eta Jon Maia, Aitor Etxebarriazarraga eta Jone Uria izan dira Athletic Clubaren partetik. Karlos Aizpuruak egin ditu gai jartzailearen lanak.
Reala eta Athletic Clubeko fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertsoderbia. Taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Horrez gain, Reala eta Athletic Clubaren Fundazioek euskararen normalizazioan egiten duten ahaleginean kokatzen da Bertsoderbia. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin