Reala eta Paris Saint Germain akordiora iritsi dira Rafael Alcantara ‘Rafinha’ jokalariak utzita jokatzeko 21-22 denboraldiaren amaierara arte. Talde txuri-urdinak, halaber, akordioa lortu du futbolari hispaniar brasildarrarekin. Jokalariak Policlinica Gipuzkoan azterketa medikua pasatu du eta arratsaldean bere kontratua sinatu du Reale Arenako bulegoetan.
Rafinharen aurkezpen prentsaurrekoa bihar asteartean izango da, 10:00etan Reale Arenako prentsa aretoan.
Kalitate gehiago zelai erdirako
Kalitate gehiago zelai erdirako
Rafael Alcantara ‘Rafinha’ Sao Paulon jaio zen 1993ko otsailaren 12an. FC Bartzelonako harrobian hazia, klubeko beheko mailetatik pasa zen hemezortzi urterekin lehen taldearekin debuta egin zuen arte. 13-14 denboraldian Vigoko Celtara joan zen utzita eta urte on baten ondoren blaugranen diziplinara itzuli zen. Bertan 17-18 denboraldira arte egon zen, neguko merkatuan utzita joan zelarik Milango Interrera. Italiako ligan urte erdi bat egin ondoren, Rafinha Can Barçara itzuli zen. 19-20 denboraldian Vigora itzuli zen, eta hurrengo urtean Paris Saint Germain taldera joango zen, FC Bartzelonatik traspasatuta. Espainiako selekzioaren beheko mailetan internazionala izan zen, baina Brasileko absolutuarekin debutatu zuen, bi partida jokatuz.
Kalitate eta talentu handiko jokalaria, taldea denboraldi amaierara arte indartzeko. Bere esperientziak eta errendimendu altuak zelai erdiko defentsako eta erasoko prestazioak hobetuko ditu. Ongi etorri, Rafinha.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin