Bigarren itzuliaren hasierako bolada ona berreskuratzeko ideiarekin hartuko du Sansek Rayo Majadahonda larunbatean. Arratsaldeko 18:00etatik Jose Luis Orbegozo zelaian hasiko den neurketan, Imanol Alguacilen mutilek otsailean iritsi ez den garaipena bilatuko dute. Txuri-urdinak sailkapenaren buruan dauden arerioen aurka jokatu ondoren, taulan bultzada emango dien hiru puntuak lortu nahi dituzte.
Talde madrildarra hamargarren sailkatuta dago 35 punturekin. Rayok, bi garaipen lortu dituenak azken hamabost neurketetan, dinamika txarra Zubietako instalakuntzetan moztu nahi izango du. Neurketa interesgarria joko estilo antzekoa duten bi taldeen artean eta baloiaren jabetza bereganatzea bilatuko dutenak.
Deialdia ondorengo jokalariek osatzen dute: Zubiaurre, Fernández de Casadevante, Ibarbia, Lapeña, Ugarte, Le Normand, Rodrigues, Arrieta, Sanz, Zubeldia, Gorostidi, Sangalli, Guridi, Muguruza, Calvillo, Merquelanz, Olaizola, Jauregi. Baja medikoa dira Pablo Sisniega eta Gorka Giralt.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin