Errege Kopa

Real Betis final-zortzirenetan

Realak Betisen aurka neurtuko ditu indarrak Errege Kopako final-zortzirenetan. Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan (Las Rozas) egindako zozketak zuriberdeekin parekatu ditu txuri-urdinak. Kanporaketa, partida bakarrera, datorren astean jokatuko da Benito Villamarin estadioan.
Txuri-urdinek eta betikoek bost aldiz neurtu dituzte indarrak aurretik Kopako txapelketan, Realaren sailkapen baten (64-65) eta Betisen lauren balantzearekin (30-31/94-95/97-98/18-19).
Final-zortzirenetako gainerako kanporaketak honako hauek dira:

Alcoyano – Athletic Club

Navalcarnero – Granada CF

Girona – Villarreal

Rayo Vallecano – FC Barcelona

Almería – CA Osasuna

Real Valladolid – Levante UD

Sevilla FC – Valencia CF

Real Betis – Real Sociedad

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!