REAL MADRID 1-0 REAL BETIS

Real Madrid, garaile U13ko finalean

Vídeo

Real Madridek XXXVI. Nazioarteko Real Sociedad Txapelketa irabazi du U13ko kategorian, gaur goizean Zubietako Jose Luis Orbegozo futbol zelaian jokatu den finalean Real Betis mendean hartuta.

Maila handiko norgehiagoka formakuntza futboleko erreferentzia diren bi taldeen artekoa. Zuriek garaipena lortu dute Manuel Romerok atsedenaldiaren atarian korner batean sartutako golari esker. Bigarren zatia irekiagoa izan da, batzuek abantaila handiagotzeko aukerak izan dituzte eta besteek berdinketa lortzeko, baina markagailua ez da berriro mugitu.

Gaur goizean Real Sociedad Fundazioak antolatutako txapelketaren azken sailkapena osatzeko partidak ere jokatu dira. CA Osasunak penaltietan irabazi dio RC Deportivori, partidan hirugarren postuan bukatzeko bina berdindu ostean. Realak bosgarren postuan bukatu du RC Celta mendean hartuta. Kostkas KE eta CD Vasconia zazpigarren eta zortzigarren izan dira, hurrenez hurren.

 

Fitxa teknikoa:

Real Madrid: Guillermo Ponce, Ignacio Castillo, Homes Jr. Zamorano, Eduardo Valentin, Manuel Romero, Mateo Pozo, Daniel García, Raúl Andrei, Bryan Bugarin, Hugo Manero y Enzo Alves. Ayman Hamdan, Leo Lemaitre, Matias Martin, Juan Molina eta David Diazek ere jokatu dute.

Real Betis: Alvaro Galan, Daniel Amoreti, Alvaro Diez, Emilio Gomez, Luis Velilles, Alejandro Camino, Dario Romo, Ruben Bravo, Fernando Olmo, Francisco Lopez eta Jairo Morilla. Alvaro Domnguez, Daniel Acevedo, Aitor Leon eta Javier Benitezek ere jokatu dute.

Gola: 1-0: Manuel Romero, min. 21

Epailea: Gaizka Altuna. Txartel horia erakutsi die etxeko Manuel Romerori eta kanpoko Emilio Gomez eta Avaro Diezi.



Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!