REAL MADRID 2-1 REAL SOCIEDAD

Real Madrid, garaile U17ko finalean

13 urtez azpiko final zirraragarriaren ondoren, Real Madridek eta Realak U17ko finala jokatu dute toki berean, Zubietako z7 zelaian. Harmailak bete dituen zaleen aurrean, Real Madridek irabazi du Realaren XXXVIII. Nazioarteko Txapelketa U17 kategorian txuri-urdinak 2-1 mendean hartu ondoren.

Partida ezin hobeto hasi da eta Oihan Chavezek, Alex Marchalek ezkerretik egindako erdiraketa baten ostean, baloia sare barrura bidali du minutua bete baino lehen. Marcos Viegak, minutu batzuk geroago, lehia berdindu du Carlos Javierren erdiraketa aprobetxatuta. Amaierarako hogei minuturen faltan, Javier Barrosok garaipena eman dio talde zuriari Carlos Javierren erdiraketa berri baten ostean, bigarren eta azken gola sartuz.

Bestalde, U17ko finalaren aurretik, Real Sociedad Fundazioak antolaturiko txapelketaren azken sailkapena erabakitzeko partidak jokatu dira. AS Romak 5-2 hartu du mendean CA Osasuna, eta RC Celtak 3-2 irabazi dio UD Las Palmasi. Gaurko emaitzen ondoren, AS Romak txapelketako hirugarren postua lortu du, RC Celtak laugarrena, UD Las Palmasek bosgarrena eta CA Osasunak seigarrena.

Fitxa teknikoa:

Real Madrid: Illia Voloshyn, Javier Mena, Ferran Seco, Javier Mena, Ariel Nkoghe, Ignacio Gascon, Marcos Viega, Carlos Javier Diez (kap.), Diego Martinez, Jose Antonio Reyes eta Jaime Barroso. Emanuel Benjamin de Santana, Gabriel Valero, José Maria Arevalo eta Thiago Pitarchek ere jokatu dute.

Real Sociedad: Javier Jimenez, Joel Martinez, Ian Sanchez, Iker Calderon, Ekain Ugalde, Ibai Agirre, Liam Baro, Xalbat Larralde, Manuel Saenz (kap.), Alex Marchal eta Oihan Chavez. Jon de Orue, Danel Lopez, Eloy Nebreda, Eiji Kubo, Ener Etxezarreta, Takumi Koura eta Markel Elcanok ere jokatu dute.

Goles: 0-1: Oihan Chavez, min. 1; 1-1: Marcos Viega, min. 19; 2-1: Jaime Barroso, min. 64.

Epailea: Oihan Alberrieta. Txartel horia erakutsi die etxeko Ferran Seco eta Ignacio Gasconi eta kanpoko Joel Martinez, Liam Baro, Ekain Ugalde eta Danel Lopezi.


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!