BAZKIDEENTZAKO FORMULARIOA BIHARTIK AURRERA

Real Madriden aurkako partidara joateko aurretiko izen-ematea

Datorren asteazkenean, otsailak 2, Realak Real Madriden aurka jokatuko du Zubietako z7 zelaian (18:00etan). Edukiera-mugei dagokienez LABIk ostiralean egingo duen eguneraketaren zain, une honetan gure bazkideak soilik sartu ahal izango dira zelaian, baina aldez aurretik erreserba-formularioa bete beharko dute.

Era berean, gure bazkideei sarrera lehenesteko, oraingoz ez da sarrerarik salduko. Agintariek edukiera-mugak aldatzen badituzte, datorren astearen hasieran gure bazkideei jakinaraziko zaie eta gainerako zaleentzako sarrerak salgai jarriko diren baieztatuko da.

Prozesua aurrekoen berdina izango da. Zure bazkidearen eserlekua eskatzeko, aldez aurretik eman beharko duzu izena. Bazkideentzako erreserba formularioa bihar, osteguna, 11:00etan aktibatuko da eta asteazkenean, hilak 2, 12:00etan itxiko da (edo kupoa agortzen denean).

Bazkideen eserlekuak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Formularioa bete eta bidali ondoren, izena eman duen bazkideak berrespen-mezu elektroniko bat jasoko du, eta zelaiko sarbidean aurkeztu beharko du. Bihar 11:00etatik aurrera, izena eman ahal izango duzu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!