Kirol alorrean hain emankorra izan den denboraldi honi itxiera emateko, ekainaren 18an Real Sociedad Fundazioaren eguna ospatuko dugu.
Real Sociedad Fundazioaren eguna Realzale guztion festa da. Bertan aurkituko ditugu futbol partidak (Genuine, Walking, beteranoak eta baita aurtengo denboraldian euren urteurrena ospatzen ari diren talde gipuzkoarretako infantilak ere), puzgarriak, jateko postuak, musika Ene Kantak-en eskutik, Txirri, Mirri eta Txiribiton, eta jolas ugari, inklusioa ere presente izango delarik.
Aukera paregabea Reale Arena ezagutu eta Realaren zein bere Fundazioaren baloreak lehenengo pertsonan bizitzeko. Genuine taldearekin hunkitzeko aukera izango dugu, Walking Football-ean dihardutenek erakutsiko digute nola 55 urtetik gora ere kirola egin eta ondo pasatzeko modua dagoen, Realeko beteranoek oraindik ere erakusten duten maila zirraraz jarraitzeko aukera izango dugu eta, nola ez, txikienek transmititzen duten alaitasunaz gozatzeko.
Giro alaia, musikaz lagundua eta humorez bustia pailazoen eskutik.
Aurten, Zubietako berritze lanak direla eta, Reale Arenan izango da festa. Hortaz, bertan ikusiko gara!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin