Nazioarteko hedabideen bisita

Reala barrutik ezagutzen

VĂ­deo

Nazioarteko hamairu hedabide Donostiara gerturatu dira gaur Reala gertutik ezagutzeko. LaLigaren eskutik derbiaren aurreko egunak barrutik bizi izan dituzte Bilbon eta Donostian. Kazetariek neurketa zuzenean ikusiko dute bihar San Mamesen. Kazetarien jatorria ondorengoa da: Hegoafrika, Nigeria, Maroko, Turkia, Erresuma Batua, Txina, Korea, Hong Kong, India, Indonesia, Estatu Batuak, Mexiko eta Argentina

Goizean Zubietako instalazioak bisitatu dituzte. Roberto Olabek eta Luki Iriartek klubaren metodologĂ­a azaldu eta instalazioak erakutsi dizkiete, bai Gainditu eta baita Gorabide ere. Gainera, zelai guztiak ikusi dituzte. Kazetariek Kontxako hondartza eta Igeldo bisitatu dute eguerdian.

Arratsaldean Anoeta bisitatu eta estadioaren aldaketa ikusi dute. Iñaki Oteguik, Begoña Larzabalek eta Izaskun Larzabalek, estadioaren arkiteko nagusia, Anoetaren aldaketak azaldu dituzte. Gainera, Alberto Gorriz ezagutu dute, Realeko neurketa gehien jokatu duen jokalaria.

Kazetariek interes handia azaldu dute eta egun bikaina bizi izan dute Donostian. Bihar derbiaz gozatuko dute egun berezi batean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!