REAL SOCIEDAD 1-0 ACADEMIA MOHAMMED VI

Reala, U17ko garaile

Vídeo

13 urtez azpiko finalaren ondoren, Reala eta Academia Mohammed VI izan dira U17 finaleko protagonistak, Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian. Harmailak bete dituen zaleen aurrean, Realak irabazi du XXXVII. Nazioarteko Real Sociedad Txapelketa U17ko kategorian 1-0 irabazi eta gero.

Txuri-urdinak hobeto atera dira partidara eta hasiera on horri esker markagailuan aurrea hartzea lortu dute Pablo Arenzanak penaltiz sartutako golaren ostean. Minutuek aurrera egin ahala, neurketa gero eta gehiago berdindu da, baina bi taldeek ez dute aukera handirik izan. Bigarren zatiak bide beretik jarraitu du, eta ez da ia abagunerik egon. Minutuak aurrera joan ahala, txuri-urdinen mesederako izan da, eta azken unera arte abantaila mantendu dute txapeldun izateko.

Bestalde, U17 finalaren aurretik, txapelketako azken sailkapena erabakitzeko partidak jokatu dira. RC Celta de Vigok 3-0 irabazi dio CA Osasunari, eta Real Madridek FC Tokyo mendean hartu du (3-1). Gaurko emaitzen ondoren, RC Celta de Vigok txapelketako hirugarren postua lortu du, Real Madridek laugarrena, FC Tokyok bosgarrena eta CA Osasunak seigarrena.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Alain Velarde, Aimar Madina, Anartz Segurola (kap.), Iker Ropero, Imanol Ruiz de Illa, Joan Oleaga, Gorka Gorosabel, Lander Astiazaran, Aner Etxezarreta, Xalbat Larralde y Pablo Arenzana. Alejandro Nores, Unax Ayo, Asier Berzal, Beñat Arruti eta Ibai Cabok ere jokatu dute.

Academia Mohammed VI: Taha Benehozil (kap.), Hamza Koutoune, Hatim Aoufir, Abdelhamid Ait Boudlal, Fouad Zahouani, Adam Chakir, Zoubir Housni, Zakaria Kessary, Said Errafiy, Amine Bouhaia y Yassir Zabiri. Oussama Bouabdy eta Marouane Rayanek ere jokatu dute.

Gola: 1-0: Pablo Arenzana (pen.), min. 23

Epailea: Rivas Etulain. Txartel horia erakutsi die etxeko Ibai Cabori eta kanpoko Zakaria Kessary, Hamza Koutoune, Amine Bouhaia eta Fouad Zahouaniri. Kanpoko Oussama Bouabdyri txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 78).

EMAITZAK ETA AZKEN SAILKAPENA


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!