Reala eta Asier Garitanok akordioa ortu dute entrenatzailea klub txuri-urdinean lan egin dezan. Garitanok arratsaldean sinatu du Anoetan entitate txuri-urdinarekin kontratua. Bergarako entrenatzaileak 2021eko ekainaren 30a arte sinatu du.
Hazten jarraitzeko gogoz datorren entrenatzailea
Asier Garitano Bergaran jaio zen 1969ko abenduaren 6an. Futbolari bezala ibilbidea Bilbao Athleticen hasi zuen, ondoren Eibar, Cartagena, Cadiz, Gava, Racing de Ferrol, Burgos, Alicante eta Benidormen ere jokatu zuen. Entrenatzaile izateari ekin zio Alicante taldean, non bost urte egon zen bigarren entrenatzaile moduan. Ondoren, lehen entrenatzaile bezala, Castellon, Orihuela, eta Alcoyanon egon zen 13-14 deboraldian Leganesengatik fitxatu baino lehen. Hiru denboralditan talde pepineroa Bigarren B Mailatik Lehen Mailara eraman zuen. Espainiako goi mailako futbolean Leganesek egindako bi denboraldi txukunek Realaren ateak ireki dizkio Garitanori. Langilea eta metodikoa, hazten jarraitzeko gogoz iristen da klub txuri-urdinera. Ongi etorri, Asier.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin