Realak akordioa lortu du RC Lens-ekin Modibo Sagnan jokalaria club txuri-urdinean joka dezan. Realak, era berean, akordioa lortu du jokalariarekin 2024ko ekainaren 30a arte. Sagnan utzita jokatuko du RC Lensen denboraldi honen amaiera arte.
Etorkizuneko atzelaria
Modibo Sagnan 1999ko apirilaren 14ean jaio zen Saint Denisen (Frantzia). 13 urterekin RC Lenseko harrobian hasi zen jokatzen, non bere ibilbide guztia egin duen. Sagnan atzelaria da, zentrala, eta ahalmen fisiko handia izateaz gain, buruzko jokoagatik eta bi hankak ondo erabiltzeagatik nabarmentzen da. 17-18 denboraldian RC Lenseko filialean zela, lehen taldearekin debuta egin zuen. Aurtengo denboraldian jokalari frantziarrak 11 partida jokatu ditu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin