REAL SOCIEDAD - ELCHE CF (18:30)

Reale Arena gotorlekua


Realak oso aste zorrotza izango du gaurtik nazioarteko geldialdien arteko tarte honetan, azkenaldiko denak bezala. AS Monaco hartu eta Getafe CF bisitatu aurretik, Elche CF Reale Arenara iritsiko da denboraldiko lehen jardunaldietako gotorleku menderaezina izaten jarraitzeko helburua dugula.


Fran Escribak LaLiga Santanderren mantentzeko helburua bete zuen iazko denboraldian eta ez dute denbora galdu udan talde oso lehiakorra zena  hobetzeko. Javier Pastore argentinarrak titular guztiak eraman ditu, baina Lucas Perez, Dario Benedetto, Ivan Marcone eta Kiko Casilla atezain eskarmentudunaren fitxaketek aurrera pauso berri bat emateko baliatuko die.


Zaleen itzulerarekin, gure Reale Arenako harmailek egun batean izan zuten energia berreskuratu dute. Aurkariek hamaika jokalariren aurka soilik ez dutela jokatzen nabari dute. Elkarrekin indartsuagoak gara, elkarrekin goaz aurrera. Gure etxea defenda dezagun. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!