Realzale Programak sei urte bete ditu sasoi betean

Duela sei urte jaio zen, baina heldutasunera iritsi da. 2017-18 denboraldiaren hasieran, Realzale Programa gure bazkideei mesede egiteko helburuarekin estreinatu zen, markekin dugun harremanari esker. Sinbiosi hori dagoeneko finkatuta dago, izan ere, urtarrileko azken itxieran 16.000 bazkidek baino gehiagok lortu zuten beren kuotagatik gutxiago ordaintzea edo erabat doan ateratzea.

Denboraldi berri honetan, ez utzi ihes egiten zure kuotan dirua aurrezten duten bazkide ugarietako bat izateko aukerari. Zer egin behar duzu? Oso erraza. Reale Arenara etorri eta Realzale Programa osatzen duten hamahiru marketako edozeinetan puntuak batu. Bi baldintza horiek konbinatuz gero, zure urtarrileko kuotan deskontu handia lortuko duzu.

Non batu ditzaket puntuak?

Ziur hamahiru marken artean aurkitzen duzula zuri hobekien egokitzen zaizuna. Zure ekipo gogokoenaren produktuekin, supermerkatuan egindako erosketari esker, autoari gasolina botatzen diozunean, telebista bat erostean, zure aseguru medikoarekin, auto edo etxearekin, bidaia bati edo ibilgailu edo bizikleta bat erosteari esker, egunkarian harpidetzean, eskola-materiala erostean, Chillida Leku Museoa bisitatuz... Realzale Programak bere ekintza-erradioa zabaltzen jarraituko du aurten.

Esker ona Super Amarari

Kudeaketa guztiak BM Supermerkatuen bidez zentralizatzeko helburuarekin, Grupo Uvescok, Super Amara programatik aldentzea erabaki du. BM Supermerkatuak Gipuzkoako lurralde osoa hartzen du eta Realzale Programan puntu gehien sortzen dituen marka da. Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiogu Super Amarari 6 urte hauetan egindako ekarpenagatik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!