KORNER: REALEKOA IZATEA

Realzale sutsuak

Vídeo

Korner, Kultura & Futbol Festibalaren laugarren edizioaren bigarren ekitaldia ospatu da gaur arratsaldean Donostiako Antzoki Zaharrean. Karlos Arguiñanok, Iñaki Gabilondok, Bixio Gorrizek eta Roberto Lopez Ufartek, Ruth Perez de Anucita moderatzailearekin, luze eta zabal eztabaidatu dute horietako bakoitzarentzat zer esan nahi duen Realeko zale izateak, Errege Koparen azken konkista eta Ligako lehen titulutik 40 urte bete direnean. Lau erreferente txuri-urdin guztientzat, horietako bi bere zaletasunarengatik eta beste biak jokalari gisa egindako ibilbidearengatik.

Arguiñano, Realeko zalea betidanik. Gabilondo, funtsean Realekoa. Eta Gorriz eta Ufarte, Klubeko mitoak. Azaltzen eta ulertzen zaila den grina, bizi eta sentitzen ez bada. Arguiñanok adierazi duenez, zale gisa asko sufritzen du, odol berokoa delako; gainera, Reala familia bat bezalakoa dela sentitzen du. Gabilondok, bere aldetik, "funtsean Realekoa" dela esan du. "Nire aitak bazkide egin ninduen jaio nintzenean eta sentimendu hori betirako da", adierazi du. Goren mailakok sukaldaritzan eta kazetaritzan, Reala sentitzen eta defendatzen dutenak.

Bestalde, Gorrizek eta Ufartek bere iritzia eta esperientzia eman dute futbolari gisa eta klubaren historiaren zati direlarik. Lehen liga irabazi zutenean izandako harrera ekarri du gogora Gorrizek: "Ikaragarria izan zen. Konturatu ginen Reala ez dela Donostiako taldea, Gipuzkoakoa baizik. Klub berezia da". Ufartek, bere aldetik, edozein futbol talderen funtsezko elementu baten papera azpimarratu du: "Zaleak behar ditugu, jokalariak sentitzen du. Aste osoan zehar entrenatzen da jendea dibertitzeko".

Pasadizoak, istorioak, gertaerak, lau idoloren arteko solasaldi lasaia askorentzat, baina, beste ezeren gainetik, realzaleak. Realzale sutsuak. Zaletasun eta sentimendu paregabea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!