Igandean Zubietan

RS Enpresak Txapelketa

Instalakuntza txuri-urdinek hirugarren RS Enpresak Txapelketa jasoko dute igandean. Halcón Bidaiak, Bodegas Campillo, Harrobi Taberna eta BM Supermerkatuak-en laguntzarekin, klubak bere enpresa babesleentzat antolatuko duen txapelketa izango da.

Txapelketa Futbol 7 modalitatean jokatuko da eta igande honetan ospatuko da goizeko 09:30etik aurrera lehen faseko partidekin. 17 enpresa parte-hartzaileak lau multzotan banatuak izango dira eta lehen lauak final-erdietarako txartela eskuratuko dute. Bigarren fase hau eta final handia 13:45etik aurrera jokatuko dira. Partidak Zubietako z4 eta z5 zelaietan jokatuko dira.

Parte-hartuko duten enpresa kolaboratzaileak ondorengoak dira: El Diario Vasco, Keler, CIE Orbelan, S21 Sec, Vallina, Vascoplast, Elektra, Ezketa Larzabal, Sayma, Seyce-Linde, Salto Systems, Alcorta Group, Real Sociedad, CIE Legazpi, Logikaline, Bokado-Bengoa eta BM Supermercados. Zorte on!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!