Real Sociedad – Lleida Esportiu (19:30)

Sailkapena ixtera

Errege Koparen final hamaseigarrenen itzulia jokatzen du gaur Realak Lleida Esportiuren aurka (19:30). Talde txuri-urdinak joanekoan lortutako gol baten abantaila mantendu nahi du final zortzigarrenerako pasea lortzeko. Ustekabe ugari ematen dituen txapelketa batean, Eusebio Sacristanen gizonek kontzentrazio osoz ekingo dute gaurko norgehiagoka. 


Denboraldiko une txar batean iristen da Lleida Esportiu. Katalanek ez dute garaipenik lortu azken sei jardunaldietan Bigarren B Mailako 3. Multzoan eta hamaikagarren dira 22 punturekin. Ilusio handiarekin iristen dira Donostiara, kanporaketari buelta eman eta sailkapenarekin amesten dute. Ametsetik esnatu beharko ditugu, GOAZEN REAL!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!