ESKERRAK BAZKIDEEI

Salzburgora etorri nahi gurekin?

IRABAZLEAK (bazkideen ID-a): 4.100 / 99.835 / 103.153

Atzerako kontua hasi da. Otsailaren 22an inork galdu nahi ez duen partida horietako bat jokatuko dugu. Europa Leagueko final hamaseirenetako bueltako partida da eta partida Salzburgoko hiri idilikoan jokatu da, Austrian.  Ehunka eta ehunka realzalek esfortzu ikaragarria egingo dute taldea babestuta sentiarazteko, etxetik milaka kilometrora egonda ere.

Norvegiara egindako bidaian bezala, gurekin batera beste esperientzia ahaztezin bat bizitzea nahi dugu.  Horregatik eta gure taldearekin duzun leialtasuna eskertu nahi dizugulako, otsailaren 8an hiru bidaia bikoitza zozketatuko ditugu gure bazkideen artean, Salzburgora joateko. Barru-barrutik sentituko dituzu kolore hauek Europatik ordezkatzeko emozioa eta ilusioa. 

Parte hartzeko baldintzak

Zozketan sartzeko baldintzek bazkideak taldera hurbiltzen laguntzen duten hiru alderdi hauekin lotura zuzena dute: zure taldearekiko leialtasuna, kasu honetan Anoetara joandako aldiekin erakutsiko dena; Realzale Programa (Incondicional-Leiala), zeinari esker gure bazkideek beren kuota merkatu dezaketen; eta eremu digitaletik eraikitzen ari den gure bazkideekiko harremana.

Arrazoi horiek direla eta, baldintza horietako bat betetzen duten bazkideen artean zozketatuko dira hiru bidaia bikoitzak:

- 16-17 denboraldiko partiden %100era (Liga eta Kopa) joan ziren bazkideak.

- 2017ko irailaren 8tik eta urtearen lehen itxierara arte, hau da, 2018ko urtarrilaren 7ra arte Realzale Programan puntuak sortu dituzten bazkideak.

- 2017ko otsailaren 2tik 2018ko otsailaren 7ra bitartean www.realsociedad.eus web gunean erregistratu eta lotu diren bazkideak.

Erregistratzeko eskuliburua

Horrela, ezarritako hiru baldintzetatik betetzen duzun bakoitzagatik hiru oparietako batean  sartuko zara. Adibidez, hiru aukera edukiko dituzu baldin eta pasa den urtean Anoetako partida guztietara joan bazara, Realzale Programan puntuak metatu badituzu eta otsailaren 7a baino lehen  www.realsociedad.eus web gunean lotu bazara. Eta nahi duzunarekin egin ahal izango duzu bidaia.

Bidaia: Salzburgora joatea, hegazkinez, asteazkenean, hilak 21,  etagero bueltatzea, ostiralean, hilak 23. Barruan sartzen dira hegazkinean lehen taldearekin joatea, lekualdaketak, partidarako sarrera eta ostatua.  Otsailaren 8an hiru bazkide irabazlerekin jarriko da harremanetan.

Baldintza orokorrak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!